Aurten bi idazleren bisita izan dugu institutuan:
lehenengo Fernando Morillo eta Aitor Arana gero.
DBHko 4. mailan Morilloren "Leonardoren hegoak" irakurri dugu eta aukera izan dugu Fernando aurrez aurre izateko.
Gazteei ikasketetan laguntzeko asmoarekin, Kultura eta Hezkuntza Sailak ikasten jarraitzeko dirulaguntzak ematen ditu. Dirulaguntza horiek unibertsitate aurreko ikasketetan lortutako espediente akademikoaren arabera ematen dira, eta unibertsitateko karrera osoan jaso daitezke, kalifikazio onak izanez gero.
Beka hauei buruzko informazio gehiago izateko, klikatu HEMEN.
Eta azterketa ereduak izateko, hemen dauzkazu urte ezberdinetakoak, ereduka:
- "B" ereduko azterketak: 2009
- "D" ereduko azterketak: 2008, 2009
Aurten itsas zaporea izango du txangoak: Gipuzkoako kostaldera joango gara, Zarautzera eta Getariara, hain zuzen ere.
Bakoitzak berariazko nortasuna duela, Zumaiak, Getariak, Zarautzek, Aiak eta Oriok osatzen dute Gipuzkoako kostaldeko zatirik biziena.
Zumaian egiten du bat itsasoarekin Urola ibaiak; Orion, berriz, Oriak. Ibai horien ahoen artean, eskualde bizi-bizia da Urola kosta.
Aukera izango dugu Gipuzkoako kostaldea pixka bat ezagutzeko eta hango euskalkiaren berri izateko. Euskal Herriko hondartzarik luzeena bisitatuko dugu (Zarautzekoa), Juan Sebastian Elkano eta Getariako sagua ezagutuko ditugu eta... egunaz gozatzen saiatuko gara.
Ekainak 3:
Egun zoragarria benetan, bero handia, baina itsasoaren kresal-usainak berehala sorgindu gintuen. Lehendabizi ZARAUTZ bisitatu genuen, herritik bueltatxo bat eman eta itsasertzeko paseotik ibili ginen.
"PASAPALABRA JOKOA" EUSKARAZ ONLINE.
HIZTEGIA errepasatu eta ikasi nahi duzu?
Gai zinateke erroskoa osatzen?
PASAHITZA da zure jokoa!
Jokatzen hasi nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Bilbon erroldatuta dauden 8 eta 16 urte bitarteko gazteek har dezakete parte lehiaketan eta lanak urtarrilaren 9a baino lehen aurkeztu behar dira Euskara Sailean.
Idazlanek euskaraz idatziak eta marrazkiez osatuak egon behar dute. Originalak eta argitaratu gabeak izatea ere bete beharreko baldintza izango da, eta egile bakarrekoak izan behar dute. Lanek ezin dute aurretik beste lehiaketa batera aurkeztatutakoak izan eta ordenagailuz edo idazkera argian idatziak egon behar dute.
Rafael Mikoleta Ipuin lehiaketaren helburua, Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gazteen artean euskarazko irakurmena eta idazmena sustatzea da.
- XXII. edizioko folletoa.





