Amaia
2013/09/15
Narrazio literarioan testuinguru batean pertsonaia batzuek Aurrera eramaten dituzten ekintzak kontatzen dituzten testuak sartzen dira. Luzeraren arabera:
- Ipuinak eta kontaketak (narrazio literario laburrak).
- Nobelak edo eleberriak (narrazio literario luzeak).
IPUINA:
. Ia magikoki gertatzen diren ekintza harrigarriak kontatzen dituzten narrazio laburrak dira ipuinak.
. Ipuin zaharrak mendez mende errepikatu dira munduan zehar, horregatik, ia denek antzekotasun bat dute: nahiz eta era desberdinean kontatu, gai desberdinei buruz aritu eta pertsonaia desberdinak agertu, gertakizunen haría berdin samarra dute.
. Bestalde, erabat bereizturik daude haurrentzako ipuingintza eta helduentzakoa.
NOBELA:
. Nobelak ez du luzera finkorik, gai zehatzi, ezta estilo jakinik ere. Idazleak bere gustuen arabera idazten du. Hala ere, obra guztietan agertzen dira leku eta denbora batean kokatutako pertsonaiak eta ekintzak ere obra gehienetan gertatzen dira.
. Nobeletako ekintzek logika bat eduki behar dute eta nolabaiteko sinesgarritasuna ere bai.
. Nobelako gaiak desberdinak izan daitezke: maitasuna, dirua, gerra, ezkontza, abenturak... edo beraien arteko nahasketa.
IPUINA EDO KONTAKETAREN ELEMENTUAK:
. LEKUA: Kontatzen diren ekintzak nonbait gertatzen dira. Batzuetan leku hauek aipatu edota deskribatu egiten dira; beste batzuetan, berriz, nahiz eta zehaztuta ez azaldu, imajinatu egin daitezke.
. DENBORA: Ekintzak garai jakin batean gertatzen dira eta horrek ere garrantzi handia du. Batzuetan, denbora aipatu egiten da; beste batzuetan, xehetasunek adierazten digute zein garaitan kokatzen den istorioa.
. PERTSONAIAK: Ekintzetan parte hartzen duten aktoreak izango lirateke.
- Protagonista: ekintzetan zeregin garrantzitsuena dueña.
- Antagonista: protagonistaren aurka dagoen pertsona, taldea...
- Laguntzailea: protagonistari edo antagonistari bere helburua lortzen laguntzen diona.
. EKINTZAK: Narrazioetan beti dago hasiera eta amaiera bat, baina bi egoera horien artean zerbait gertatzen da, ekintza batzuk burutzen dira eta horien ondorioz, aldaketa ba ematen da pertsonaiengan.
Idazleak NARRATZAILE bat asmatzen du, beraz bereizketa bat egin beharra dago idazlearen eta narratzailearen artean: ipuina edo istorioa idazten duen pertsona idazlea da, eta narratzailea istorioa kontatzen duena.
Narratzaileak, istorioa kontatzeko hartzen duen ikuspuntuaren arabera:
- Narratzaile orojakilea: Ekintzetatik kanpo dago, vaina informazio guztia izan ohi du. Hirugarren pertsonan hitz egingo du.
- Narratzaile-pertsonaia: Narratzailea pertsonaia batekin identifikatzen da eta ekintzetan parte hartzen du (protagonista nahiz 2. mailako pertsonaia bezala). Lehen pertsonan hitz egingo du.
- Narratzaile-lekukoa: Ekintzetatik kanpo dago narratzailea eta ez daki ezer pertsonaiei buruz: ez daki zer pentsatzen eta zer sentitzen duten. Pertsonaien inguruko giroa eta ekintzak ikusi eta kontatu egiten ditu. Hirugarren pertsonan hitz egingo du.
IPUINAREN EGITURA:
. Hasierako egoera: Pertsonaiaren eta bere egoeraren aurkezpena (non? noiz?...)
. Arazoa: Arazoa sortzen da (zerk eragiten du hasierako egoeraren aldaketa?)
. Ekintzak: Arazoa konpontzeko, zer egiten dute pertsonaiek?
. Ondorioa: Burututako ekintzen emaitza da. Zein da pertsonaien ekintzen ondorioa?
. Amaierako egoera: Egoera orekatua izaten da berriro ere, baina hasierakoaren desberdina. Zein egoeratan aurkitzen dira pertsonaiak orain?
Narrazioaren egituran eman daitezkeen aldaketak:
- Hala ere, ipuinen egitura hau zabaldu egin daiteke, ekintza ugari eta desberdinak txertatuz.
- Narrazio batean zatiren bat falta daiteke (amaiera gabeko ipuina...).
- Idazleek pasarteen ordena aldatzen dute. Pasarte horiek denboraren araberako ordenan azaltzen ez badira, ordena kronologikoan ez daudela esaten da.
DENBORA ANTOLATZAILEAK:
Narrazio bateko zati-desberdinak era egokian lotu behar dira kontaketak osotasun bat eduki dezan eta ongi uler dadin.
Zatien arteko lotura hori zirutatzeko, narrazioetan nagusiki denbora antolatzaileak erabiltzen dira. Hauek gertakizun desberdinen ordena ulertzen laguntzen diote irakurleari.
Testu-antolatzaileak birpasatzeko: KLIK.
NOLA KONTATU PERTSONAIEK ESATEN DUTENA:
Narratzaileak istorioan ez du gertatu dena edota pertsonaiek egin dutena bakarrik kontatzen; hauek esaten dutena ere aipatzen du. Bi era desberdin daude:
- Estilo zuzena: Narratzaileak hitzez hitz erreproduzitzen du pertsonaiak esandakoa, pertsonaia bera hitz egiten ariko balitz bezala (elkarrizketak).
- Zeharkako estiloa: Narratzaileak itzulpen moduko bat egiten du eta pertsonaiak esandakoa bere hitzetan beste era batera adierazten du.
DESKRIBAPENA:
Narratzaileak ekintzen kontaketa momentu batez eten egin dezake eta pertsonaien eta lekuen desdribapenari tarte bat eskaini. Deskribapena, bada, narrazioarekin erabat loturik dago.
- Pertsonaien deskribapena: ezaugarri fisikoak, psikikoak...
- Leku deskribapena: errealak, magikoak, irudimenezkoak... Era orokorrean edo zehatz-mehatz. Xehetasun horiek ordena batean eta elkarrekin erlazionatuta azaldu behar dira.
. NARRAZIOA: Ezaugarri orokorrak.
. Ipuinak idazteko zenbait aholku:
. ENTZUTEKOAK:
- "Merkatari aberatsaren morroia":
- "Merkatari aberatsaren morroia":
Idazlea: Bernardo Atxaga
Irakurlea: Raul Lopez de Munain
Iturria: Obabakoak-EREIN argitaletxea (9:48)
Irakurlea: Raul Lopez de Munain
Iturria: Obabakoak-EREIN argitaletxea (9:48)
- "Gauero aterako nintzateke paseatzera":
Idazlea: Bernardo Atxaga
Irakurlea: Maribi Urkola
Iturria: Obabakoak-EREIN argitaletxea (14:28)
Irakurlea: Maribi Urkola
Iturria: Obabakoak-EREIN argitaletxea (14:28)
- "Logalea": Zapalkuntza, bakardade eta ezintasunaren istorio bat.
Amaia
Testua komunikazio ekintza baten ahozko edota idatzizko adierazpena da ; elkartutako hitzek mezu bat osatzen dute, koherentzia eta helburu batekin.
Testu motak Helburua Ereduak Egitura
Azalpenezkoak
|
Jakinaraztea:zergatik den,nolakoa den,zer den...
| Testuliburuak, berriak,albisteak, erreportajeak,gidak, entziklopediak, alegiak... |
|
Argudiozkoak
|
Zerbait defendatzea,
iritziak, jarrerak aztertzea.
| Iritzi artikuluak, |
|
Konbentzigarriak
|
Konbentzitzea
| Publizitatea |
|
Jarraibide testuak
|
Irakastea
| Sukaldeko errezetak, zerbait erabiltzeko prozesuak,arautegiak... |
ordena) |
Literarioak
|
Ondo pasatzea, gozatzea
| Narrazioak:ipuinak, eleberriak, komikiak, poesia, antzezlanak... |
|
Zientifikoak
|
Metodo zientifikoren bidez zerbait aztertzea
| Artikulu zientifikoak, teknikoak... |
|
Elkarrizketako eta gutun testuak
|
Zerbait kontatzea
| Elkarrizketak, entrebistak, eskutitzak... |
|
Amaia
2013/09/13
"Egunero hasten delako"
Ramon Saizarbitoria
Erein, 2007
Ramon Saizarbitoria
Erein, 2007
Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako opera prima 1969an argitaratu zen lehendabizikoz. Urte berean Xabier Gereñuk "liburu hau ez da behin bakarrik irakurri behar" aldarrikatu zuen kritika batean, eta harrezkero, hainbat berrargitalpen egin dira. Nobela idatzi zenetik ia 40 urtera, guztiz eskertzekoa da Erein argitaletxeak poltsikoko edizio berrian kaleratzea.
Berrargitalpen honen berritasun nagusia, ordea, zera da, Saizarbitoriak berak eleberri honen berridazketa eta berrirakurketa eskaintzen dituela. Idazleak, Gereñuren hitzak aintzat hartu izan balitu bezala, nobela bigarren aldiz irakurri eta bigarren aldiz idatzi duela esan daiteke. Klasiko hitzak sor dezakeen atzerakada eta bazterkeria gaindituz, jatorrizko bertsioa mantendu eta nobela eraberritu bat aurkezten zaigu oraingoan.
Hitzaurrean Saizarbitoriak erabiltzen duen hitza hona ekarriz, birmoldaketa baten aurrean gaude. Birmoldaketa hau egiteko arrazoi nagusien artean, "nobela han eta hemen sarriegi kaltetzen zuten desegokitasun narratiboez libratzea" izan dela aitortzen du idazleak, bestelako xehetasun aipagarrien artean; hala nola, lehen bertsioan agertzen zen forzeps-aren akats teknikoa zuzendu beharraren obsesioaren pisu astuna. Kronika kutsuko hitzaurre honetan, Saizarbitoriak Egunero hasten delako-ren lehen argitalpenaren inguruko hainbat kontu interesgarri ere aipatzen ditu: argia ikusteko eskuizkribuek jarraitu zuten bidea, edizio ezberdinetako azaletan beti irudi berbera agertzearen inguruko anekdota, hiztegi kontuak... Baina bereziki, birmoldaketaren inguruko gogoetak bildu ditu.
Aldaketa hauek irakurketan eragina duten ala ez, hori norberaren esku.
Liburuaren egitura eta mamiari dagokionez ere bada zeresana. Egituran bi plano narratibo gurutzatzen dira: ezagutzen ez dugun berritsu amorratuaren kontakizuna eta abortatzea erabaki duen Gisele gaztearen istorioa. Duela berrogei urte euskaraz apurtzailea izan zen teknika honetara ohituta gaude egun, baina harrigarria da berritasun honen lehen lekukoa izan zenak teknikoki hain ongi funtzionatzea gaur egun ere.
Gaiari dagokionez, hona berriro idazlearen hitzak: "Bertan darabiltzadan edo nerabiltzan gaiak, immigrazioa, hezkuntza, sexua, abortua bera, pil-pilean daude oraindik".
Arlo honetan ere, urteak alferrik igaro direla ematen du eta tabuek tabu izaten jarraitzen dutela agerikoa da, gure egungo gizarte solidarioan abortatzen duten emakumeek duten oihartzun eta babes eza aipatzea besterik ez dago.
Berritasunik galdu ez duen liburu eraberritua, egunero hasten delako...
Berria, 2007-07-22 (moldatua)
. Ramon Saizarbitoriaren BIOGRAFIA eta LANAK.
. Gehiago: hemen.
Amaia
2013/09/07
Hasieran, orri zuriek osatzen duten koadernoa edo liburu bat baino ez da. Egunerokoak — edo egunkariak — mota askotakoak izan daitezke. Eguneroko betebeharrak apuntatzeko erabiltzen direnak agenda izenez ezagutzen dira. Norbere pentsamenduak, kezkak, desioak... idazteko ere erabiltzen dira, ordea: eguneroko pertsonalak dira horiek. Sarritan, literatur maila lortu izan dute horietako askok.
Eguneroko personal batean egunean zehar gertatu zaizkigun gorabeherak aipatzen ditugu, zer sentitu dugun une jakin batean, nola sentitzen garen.... Barneko kontuei buruzkoa izaten denez, lagunarteko hizkuntza izaten da nagusi. Eta, bakoitzak bere kontuei buruz jarduten duenez, lehen pertsonan kontatu ohi dira. Egunerokoen artean, intimoenak direnak, barneko kontuen berri ematen digutenak, desio ezkutuak plazaratzen dituztenak, maitasun kontuak aireratzen dituztenak... hartuko ditugu hizpide.
Adibidea:
(Itzultzailea: Josu Zabaleta)
ENTZUNGAIA: 'Anne Franken egunkaria' liburuaz dihardute Josu Zabaleta, Joxe Mari Iturralde eta Belen Altuna idazleek, 'Bidelagun' saioan.
EGUNEROKOA IDATZI:
Idazten hasi orduko irakurri arreta handiz ondoren dauzkazun aholkuak eta saiatu horiek betetzen:
- Hasteko, aukeratu pertsonaiaren izena, zuen hitzen
bidez biziaraziko duzuena.
- Ordenatu bildu duzuen informazioa.
- Idatzi kontatuko duzuenaren eskema.
- Egizue hasierako zirriborroa. Kontuan izan:
. 1. persona erabili beharko duzue.
. Aditzak lehenaldian adierazi beharko dituzue edo
orainaldi burutuan.
. Garaia eta tokia deskribatzeko datuak idatzi
beharko dituzue. Kontuz ibili, gertaerek
koherentzia minimoa izan behar baitute,
sinesgarriak izan daitezen.
. Lagunarteko hizkera adierazkorra erabili beharko
duzue.
. Asmoak, desioak, ametsak... kontatu nahi
badituzue, ahalera eta subjuntiboa ere erabili
beharko dituzue.
. Informazioa paragrafotan ondo antolatuta eman
behar duzue eta ideiek lotura logikoa izan behar
dute.
- Aurkeztuko duzuen behin betirako testua idatzi.
Ez ahaztu data jartzea eta berrikusi ortografia,
puntuazioa...
- Hasteko, aukeratu pertsonaiaren izena, zuen hitzen
bidez biziaraziko duzuena.
- Ordenatu bildu duzuen informazioa.
- Idatzi kontatuko duzuenaren eskema.
- Egizue hasierako zirriborroa. Kontuan izan:
. 1. persona erabili beharko duzue.
. Aditzak lehenaldian adierazi beharko dituzue edo
orainaldi burutuan.
. Garaia eta tokia deskribatzeko datuak idatzi
beharko dituzue. Kontuz ibili, gertaerek
koherentzia minimoa izan behar baitute,
sinesgarriak izan daitezen.
. Lagunarteko hizkera adierazkorra erabili beharko
duzue.
. Asmoak, desioak, ametsak... kontatu nahi
badituzue, ahalera eta subjuntiboa ere erabili
beharko dituzue.
. Informazioa paragrafotan ondo antolatuta eman
behar duzue eta ideiek lotura logikoa izan behar
dute.
- Aurkeztuko duzuen behin betirako testua idatzi.
Ez ahaztu data jartzea eta berrikusi ortografia,
puntuazioa...
Amaia
2013/09/06
ARIKETAK:
. Aditzak (Pertsona guztiak nahasirik): HEMEN.
. Ariketa gehiago: HEMEN.
. Euskaljakintza: HEMEN.
. Beste batzuk: HEMENTXE.
. Jokua: Aditzak.com
Suscribirse a:
Entradas (Atom)