Buruko mina daukat (une honetan) / Goizetan buruko mina edukitzen dut (ohitura)
Benidormera noa (une honetan) / Urtero joaten gara hilabete pasatzera (ohitura)
TRINKOAK (oraintxe bertan) / PERIFRASTIKOAK (behin baino gehiagotan)
. Aditz trinkoak: NOR-NORK (ariketa) teoria
. Aditz trinkoak: NAHASIRIK (ariketa)
TAULA: Iragangaitzak / Iragankorrak
(orain eta iraganean)
ARIKETAK:
Orainaldian: 1 / 2 / 3
Iraganean: 1 / 2
Agate Deuna gogoan Euskal Herrian
Agate 251. urteko otsailaren 5ean bularrak moztu zizkioten emakume siziliarra da, eta haren historia gogoratuko dugu berriro gure herriko kaleetan.
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz
aukeratua duguna.
taldean neska-mutilak
Santa Ageda omenez hartuta
soinuaz eta makilaz.
Bat, bi hiru… Eup!
. OSAGAIEN ARABERA:
1 Iragankorrak:
- Objektu zuzena onartzen dute (ISnor).
- NORK kasuko subjektua eskatzen dute.
"Zuk zure sekretuak kontatzen dituzu".
Zer? o.z.
2 Iragangaitzak:
- Ez dute objektu zuzenik onartzen.
- NOR kasuko subjektua eskatzen dute.
"Jone uretara erori zen".
Zer? ----------------------
. MOLDEAREN ARABERA:
1 Jokatuak:
- Trinkoak: Informazio osoa hitz bakar batez adierazten dute: pertsona, ekintzaren esanahia, modua, tempusa eta aspektua.
Esate baterako: noa, nindoan, dator, daukat, zatozte, zegoen.
- Perifrastikoak: aditz nagusi bat eta aditz laguntzaile bat
dute.
Aditz nagusiak: aditzaren
esanahia eta aspektua ematen digu. Lau eratara ager daitezke: aditz-oina
(har), partizipio burutua (hartu), ez-burutua
(hartzen) edo geroa (hartuko).
Aditz laguntzailea: aditzaren pertsona, tempusa
eta modua adierazten du, esate baterako: naiz, nintzen, naiteke, nadin, dut,
nuen, dezaket.
Aditz guztiek forma perifrastiko bat har dezakete, hau
da, laguntzaile batekin jokatu daitezke, baina denak ezin daitezke sintetiko
izan. Esate baterako, ibili bezalako aditz trinko bat hitz bakarrean
(nabil) edo laguntzaile batekin (ibiltzen naiz) aurki
dezakegu. Halere, aditz perifrastiko batek (apurtu) beti behar du
laguntzaile bat jokatu ahal izateko (apurtzen dut).
- Aditz-lokuzioak: Aditz elkartuak dira. Bi hitz baino gehiagokoak izan ohi dira, aditz nagusia modu berezian konposatuta baitago: izena + izan / ukan / egin / eman / hartu
gose izan, maite izan, lo egin, kontu egin...
2 Jokatugabeak:
- Aditzoina: etor, ikus, jan, begira... aditzoinak dira.
Gaur egun, erabilera murriztua du:
. Ahalera, subjuntiboa eta aginteran.
. Galdera erretorikoak eta harridurazkoak egiteko.
. Errefrauetan.
. Kontakizunetan. Ariketa:klik.
- Aditz-partizipioa: etorri, ikusi, jan, begiratu... aditz-partizipioak dira.
Euskal partizipio zaharrarenen amaierak -i eta -n dira (ikasi, eduki, joan,
edan...), eta -tu/-du partizipio-amaiera hizkuntza
erromantzeetatik jasoa dugu. Gainera, -tu amaiera hori erabiliko dugu
aditz berriak osatzeko (ligatu, nabigatu...).
- Aditz-izena:
Aditzoinari –t(z)e marka eransten bazaio aditzak izen bihurtzen dira:
(heldu) HEL+T(Z)E -- HELTZE
- Hiru dira albistearen EZAUGARRIAK:
• Berritasuna: gertaera berria da.
• Interesa: irakurleari axola (inporta) diolako.
• Bitxitasuna: gertaera ez da ohikoa.
- Albisteak galdera hauei erantzuten die beti:
1. Who? Norbaitek . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
2. What? Zerbait interesgarria egin du . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
3. Where? Leku jakin batean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
4. When? Arestian . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
5. Why? Arrazoiren batengatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
5W - albiste bakoitzeko gertaerak LABURBILTZEKO kazetariak erabiltzen duen formula da:
NOR(k)? ZER? NON? NOIZ? ZERGATIK?
Atzizki hauek denbora adierazteko erabiltzen dira, eta haien bidez izenak (haurtzaro, sute...) eta adizlagunak (urtero...) sortzen dira.
Gehienetan izenei (urte + -aro = urtaro; euri + -te = eurite...) eransten zaizkie, baina bada salbuespenen bat (lehor + -te = lehorte).
- aro: denbora-tarte luze samarrak adierazteko erabiltzen da.
urte + -aro = urtaro
gazte + -aro = gaztaro
heldu + -aro = helduaro
Nerabezaro, ikastaro, zahartzaro, uztaro, haurtzaro, udaro...
-aldi: denbora-tarte laburtxoagoak adierazten ditu.
ikasi + -aldi = ikastaldi
Egonaldi, nekaldi, emanaldi, ibilaldi, hotzaldia, kantaldi, negualdi, oporraldi, hitzaldi, jaialdi, zinemaldi, egonaldi, pozaldi...
-ero/-ro: maiztasuna adierazten du eta guztietan formaren parekoa dugu.
urte + -ero = urtero
hilero, jaiero, arratsaldero, goizero, egunero, astero, minutuero, igandero ...
-te: gehienbat eguraldi-gertakariekin erabiltzen da.
elur + -te = elurte
haizete, gerrate, elurte, lehorte ...
Gainerako kasuetan, denboraldia adierazten du, izenak aipatutako horrek iraun bitarteko denboraldia, hain zuzen ere: gosete, antzinate ...
- Nire iritziz saskibaloia kirolarik onena da.
- Nire ustez igeriketa kirolarik onena da.
- Nik uste dut atletismoa kirolarik onena dela.
- Ez dut uste futbola kirolarik onena denik.
- Nire iritzia futbola kirolarik onena dela da.
- Futbola kirolarik onena dela pentsatzen dut .
- Igeriketa kirolarik onena dela iruditzen zait.
- Futbola kirolarik onena dela deritzot.
- Nire lagunik onena zarela esango nuke.
- Antza denez, denok gainditu dugu.
- Irakaslearen esanetan, denok gainditu dugu.
- Irakaslearen arabera, denok lortuko dugu.
- Dirudienez, denok gainditu dugu.
- Diotenez, denok lortuko dugu.
- Askoren/batzuen iritziz, laster lortuko dugu.
- Ados nago zuk esandakoarekin.
- Ez nago ados zuk esandakoarekin.
- Bat nator zuk esandakoarekin.
- Ez nator bat zuk esandakoarekin.
- Umea bertan uzteari guztiz desegoki(a) deritzot / irizten diot.
- Nik soldata horri gutxi deritzot