Aurtengo norabidea ZUMAIA!!!!! Non dagoen???? Irakurri ondorengo informazioa ea apur bat ikasten dugun herri horri buruz.
Zumaiako "flysch"-a:
Aztertuko dugun kostaldeko txoko bitxi hau, oso ezaguna den egitura geologiko baten barruan kokatzen da; kostaldeko flyschean hain zuzen ere. Baina agian galdera hau bururatuko zaizu: zer da askotan entzun dugun flyscha? Ba erraz esanda, fenomeno geologiko desberdinen (sedimentarioen) kausaz gure kasuan bezala kararriak eta material bigunak (margak) erritmikoki alternatzea da, ondoko argazkian ikusten den egitura geologiko tipikoa eratuz. Dirudienez, Alpe Mendietan definitu zen aurreneko aldiz aipaturiko egitura geologiko hau, nahiz eta han fenomeno hau beste material batzuen artean gertatu. Honelako eraketa guztiak flysch hitzaz ezagutzen dira.
Zumaiako flyschean material desberdinak aurkitzen dira; garai geologiko desberdinen adierazleak. Aitzuriko senaian adibidez, 2. aroko kararri zuriak (Kretazikokoak, duela 70 milioi urtekoak gutxi gorabehera) aurkitzen baditugu, ekialdera abiatuz material berriagoak agertuko dira. Agertzen diren material arrosa-zuriak 2. aroko bukaerako adierazle tipikoak ditugu.
San Telmoko hondartzan, itsasoak puskatutako geruzak ikusteko adibiderik nabarmenena dago.
Horregatik da Zumaiako flyscha hain ezaguna, leku askotatik geologoak beren ikerketa eta tesinak egitera etortzen direlarik. Askotan bertakook gure eskuetan daukaguna ez dugu behar den bezala baloratzen, eta bada hain eskas ditugun bitxikeria ekologiko hauei merezi duten tratamendua emateko garaia. Denon onerako izango da.
(Zientzia.net)
Informazio gehiago: HEMEN. Bideoa ikusteko: HEMEN.
ZUMAIA:
Gipuzkoako kostaldeko leku pribilegiatu batean dago Zumaia, itsasertzean, Urola eta Narrondo ibaiek bat egiten duten badian.
Zumaian bi hondartza daude: Santiago eta Itzurun.
- Hondartzak. -
- Ignacio Zuloaga museoa.
- Zumaiako historia.
Motxo itsasontziak Zumaian izandako istripua.
Maiatzak 31:
Zumaia bisitatu genuen, txaparrada etengabeak eta hezetasuna gure txangoa izorratzen saiatu baziren ere.
Herriko eliza-parrokia, kofradia, eta Itzurun hondartza ezagutu genituen.
Create your own video slideshow at animoto.com.