Amaia 2011/06/05

. Gurasoak baserritar jatorriko "euskaldun galduak" zituen eta 12 urterekin hasi zen euskalduntzen: “Egondu nintzen ordu luzeak euskal liburuen ganean, izaera berbakintzea geureak estudietan”. 1954an, 21 urte zituela argitaratu zituen bere lehen poemak eta 10 urte geroago, 1964an bere lanik esanguratsuena eman zuen argitara: Harri eta Herri.
. La Tertulia de la Concordia deituriko bilgunean Blas de Oteroeta Gabriel Zelaia poetak izan zituen solaskide eta bere poesiagintzan erreferentzia nagusi bihurtu ziren, Espainiako Antonio Machado bezalakoekin batera, eta eragin horiek poesia sozialaren bideak harrarazi zizkioten: Arestirentzat, literatura oro da soziala. Poesia herriaren kontzientzia pizteko arma baliagarria dela eta literatura gizartea aldatzeko gai dela uste osoa zuen: Esanen dute / hau /poesia / eztela,/ baina nik / esanen diet / poesia / mailu bat/ dela ("Poesia", 1963).
. Literaturako genero guztiak jorratu zituen: poesia, narrazioa, teatroa eta saiakera. Kriseilu antzerki taldearekin elkarlanean, euskal teatro berriaren aitaponteko izan zen.
Itzultzaile bikaina zen. Literatura unibertsaleko hainbat lan euskarara itzuli zituen.
. 1957an Euskaltzaindiako urgazle izendatu zuten. Aldi berri baten barruan, euskara batuaren gurasoen artean koka dezakegu, Koldo Mitxelena, Fr. Luis Villasante eta Txillardegi euskalariekin batera. Hasiera haietan euskal idazleek erabili zuten Euskara Batuaren Kutxa bezalako lanen egilea izan zen, batasunaren hastapenetan hiztegi eta morfologia batu bat proposatu zituela. Gai horren harira, garai hartako eztabaida gogorretan parte hartu zuen, euskara batuaren aurka zein alde zeudenekin.
. Ideologiari dagokionez, Arestiren kezkak esparru sozial eta nazionalaren artean banatzen ziren eta Euskadiko Alderdi Komunistaren inguruan ibili omen zen. Edonola ere, ez zen inoiz inongo alderdi politikotako militante izan eta jende askorentzat deserosoa zen pentsaera independente eta polemikoa mantendu zuen heriotzara arte.  Beti unibertsalismoa eta bertako euskal sentimendua uztartu nahian, kritikak eta erasoak alde guztietatik jasan behar izan zituen.
. Poeta sozial eta iraultzaile bezala definitu dute, eta poeta hiritar ere bai. Sarritan esan izan da, Bilbao hiria euskararen mapan kokatzea Arestiri zor diogula. Hain zuzen ere, 50-60. hamarkadetako Bilbo industrial hura biziki presente egon da haren lanean; bera bizi izandako langileen auzoak: Zorrotza eta Basurtu. 1975eko ekainaren 5ean gazte eta etorkizunez beteta hil zen, 41 urterekin gibeleko eritasunak jota.

Aroak Bi aro bereiz daitezke haren lanean:

  • Aro sinbolista (1954-61). Maldan behera poema, argi-ilunez iritsi zaigun mintzoa da; argi antsiak ez dira ilunpe eta itzaletatik bereizten.
  • Aro soziala (1964-75). Ez dago ilunperik. Malda beherako laino eta itzalak argi bortitz eta kolore bakaneko mintzo bilakatzen dira. Giza arazoen isla eta injustizien salaketa minbera da aro honetako lanetan ageri dena. Harria da erabiltzen den irudia: "Harri eta Herri" (1964), "Euskal Harria" (1967), "Harrizko Herri hau" (1970), "Azken Harria" (1976) (hil ondoren argitaratua).
Gabriel Arestiri buruzko informazio gehiago jakiteko: KLIK








- Gabriel Arestiren poemak irakurtzeko: HEMEN.

"Nire aitaren etxea" JARDUERA

ssfloat: right; float: right; margin-bottom: 1em; margin-left: 1em;">