Amaia 2011/09/08


Azken bi urteetako arrakasta dela-eta, gabonetan Kultura Bonoaren kanpaina berriz ere martxan jarriko duela iragarri du astearte honetan Eusko Jaurlaritzak.


Aurreko bi urteotan arrakasta handia izan du ekimenak. 25 euroko prezioa duen Kultura Bonoa erosita kanpainarekin bat egin duten saltokietan 40 euroko erosketa egin dezakete herritarrek.

Liburu-dendek, musika-dendek (saltoki handiak salbu), antzokiek, museoek, musika-aretoek eta zinema-aretoek egin dezakete bat kanpainarekin, eta, beraz, bertan trukatu daitezke bonoak.


Lehen urtean 55.625 bono saldu zituzten, eta 2010ean, berriz, 59.000 ale.