Amaia
2013/11/19
Euskal eleberrigintza modernoaren hatsarreak
Idatziriko lan bakoitzaren bidez, mugarria ezarri du Saizarbitoriak
euskal literaturan. Haren lehen lanean, 'Egunero hasten delako' (1969),
modernotasunerako ateak zabaldu zizkion euskal
eleberrigintzari, edukian neurri batean, baina, nabarmenago eta behin betiko,
forman.
Mamiaren aldaketa lehenagotik zetorren: Saizarbitoriaren lehen nobela atera
baino hamabi urte lehenago, Txillardegik euskal eleberri bateko lehen pertsonaia
gatazkatsua sortu zuen 'Leturiaren egunkari ezkutua' lanean. Ordura arte
istorioaren mesedetan sortutako pertsonaia lauak eta kontabide zurrunak (Txomin
Agirreren 'Garoa' eta 'Kresala', 'Peru Abarka'... eta gainerako euskal eleberri
arketipikoak) albo batera utzi, eta kezka existentzialistak zituen pertsonaia
josi zuen Txillardegik lan horretan, eta modernotasunerako ateak zabaldu zizkion
errealismo eta erromantizismoan ez atzera ez aurrera zegoen literaturari. Hala
ere, Saizarbitoriak formaren, teknikaren, aldetik ekarri zion modernotasuna
euskal kontagintzari, garai hartan abortuaren gaia jorratzeak zuen pisu soziala
gorabehera.
Artikulu osoa irakurtzeko: KLIK.
EITB (13/11/19)